Javier Etayo, TASIO |
‘Ikusezinak gatxik’ edo hobeki ‘semos invisibles’ botako luke, nafarra balitz, Ivák asmatutako pertsonaia baldar Maki Navajak. Izan ere, herrialde konkistatuen berezitasun txundigarri bat desagertzeko duten gaitasuna da. Euskal Herria ez da existitzen, diosku mantra espainolak behin eta berriz. Ez zen inoiz izan. Nafarroa uzkurtzen ari da eta bere garaian izan zena baino askoz txikiagoa da. Horrela jarraituz gero itzal ikusezin bat besterik ez da izango sanferminen jatorria azaltzen duen turismo-liburuxka batean.
Zelai edo eraikinen batean aztarna arkeologikorik agertzen bada, gaian aditua den norbaitek berehala esango du horiek bisigodoen arrastoak, erromatarrenak, musulmanenak edo Martekoak direla. Dena da zilegi, baskoiak direla izan ezik.
TASIOk eginiko liburuaren irudia |
Baskoiak existitu ginela, historian izan ginela, frogatzeko, Tasiok irudi eder batzuk eskaini dizkigu.
Tasio Agerre Nabarraldeko lehendakaria, Javier Etayo "Tasio" eta Angel Rekalde, Nabarraldeko zuzendaria |