Páginas

7 de septiembre de 2011

AGUR

Gaur zerua atzo baino tristeago dago. Azken egunotan biltzen ziren, maletak prestatzen, aurrean zuten bidaia luzeari aurre egiteko. Pasaden urtean etxean bizi izandakoek eta aurten etxean jaio direnek alde egin dute. Etxeko kabiak hutsik daude. Enarek eta enara azpizuriek alde egin dute gaur. Bakarrik utzi naute etxean. Datorren urteko udaberria iritsi arte ez dira haien algarak entzungo, ezta haien hegaldi ausartak ikusiko. Udaberria dakarte etortzean eta negua alde egitean. Adiorik ez. Ixilean joan dira.
Enarak

Datorren urtean, udaberria ekartzen dutenean, hemen izanen dituzte zai etxeko kabiak, baita ni ere, hemen izanen naute.

BIDAIA ONA IZAN!!!
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...