Páginas

31 de octubre de 2011

Lainoak Sarbiletik


"2008ko abenduaren 25ean, etxetik ilunpean atera eta egunsentia iritsi baino lehenago, Sarbil mendian, aurreko afariak utzitako agearekin batera. Lainoetatik atera eta eta iluntasunean oraindik, lehendabiziko argi izpiak ateratzen hasten dira ekialdetik. Hotzak bazter guztiak zuritu ditu."

Egunsentia Sarbiletik

"Olentzero etxe gehienetan izan berria eta mendian arrastorik ez, oraindik ere opariak zabaldu gabe direlarik. Isiltasuna nagusi. Egunsentiaren kolore ikusgarriekin gozatu ondoren, tontorra aldera abiatu, bidean ikazkinaren seinalerik aurkitu ote.
Ezer ere ez. Bakardadea eta, lehen bezala, isiltasuna. Herrian oraindik opariak zabaltzera goizegi altxatu diren haurrak, lainopean, hezetasunean."

Laino itsasoa egunsentiaren ondoren
"1132 metrotik gora ez dago igotzerik Sarbilen. Ezin gorago. Gailurrean, haizea, haizea bakarrik, laguntzen nauten saiak bultzatzen dituen hori.
Eta presoekin gogoratu naiz, bidean galdutakoekin akordatu naiz, joandako lagunekin, Malenekin... eta berriro ere beheruntz abiatu naiz, lainoen artean sartzeko gogoz. Ea niri ere zerbait utzi didan eguna zuzentzeko!"

Lainoak  Ziritzan, Sarbil mendiaren magalean

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...