Páginas

10 de julio de 2012

Buru handiak eta buru gogorrak

2012ko uztailaren 10eko BERRIAn argitara emandakoa.

Umeek urtebete ematen dute erraldoien konpartsa berriz noiz atera zain. Buru gogorrak, buru handien zain. Une magikoak dira sanferminak. Erretiroa hartu zuenetik, bilobarekin egiten du Joxe Lacallek ibilbidea, buruhandien atzetik. 1980an hasi zen prentsan argazkilari lanean, Egin-en. Euskaldunon Egunkaria-ko eta Argia-ko kolaboratzaile ere izan zen, 2002ra arte, kamera alde batera utzi zuen arte. Sanfermin analogikoak ezagutu zituen Lacallek. Argazki filma errebelatu behar zenekoak. Analogiko edo digital, haurren aurpegia ez da aldatu. (2012-07-10)

Joxe Lacalle

Joxe Lacalleren argazkia



1 comentario:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...