Páginas

9 de diciembre de 2011



Durangoko Azokaren egoitza nagusia

Urtero legez, aurten ere abenduan Euskal Kulturak hitzordua izan du Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarekin abenduaren 4tik 8ra.  Milaka lagun bildu dira Landakoko egoitza nagusian bost egun hauetan Euskal Kulturari bultzada emateko asmoarekin, hala nola krisi garaian bizi garela dioten arren salmentak mantendu baitira. Joseba Sarrionandiaren "Moroak gara behelaino artean?" edota Berri Txarrak musika taldearen "Haria" diska salduenetakoak izan dira, beste askoren artean.
Antolakuntzari dagokionez egoera kontuan hartuta, pozik geratu da eta datozen edizioetarako ere garai berrietara egokitzeko asmoarekin Aiert Goenagak hartuko du Azoka eraberritzeko testigua.
Zerbait gehiago jakiteko Azokaren inguruan, antolakuntzaren web orrian honen historia irakurri dezakezu jarraian:
Sutagar
"Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen. Sortu berri zen Gerediaga Elkarteak antolatu zuen lehen ekitaldietako bat izan zen.Frankismoaren diktadurapean azokak helburu nagusi argia zuen: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea. Gerediaga Elkarteak, baina, ahalegina egin zuen Durango egun horietan euskalgintzan jardunean zebiltzanen topalekua izateko.
Hasieratik, euskaraz eta euskal munduaz ere zerikusia duten ekoizpenen erakusketa eta salmentarako azoka izan da. Liburuak eta diskoak nagusi ziren hasierako urteetan, gerora DVD, bideo eta euskarri diferente askotako ekoizpenak jarri dira ikusgai eta salgai.
Lehenengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Andra Mariko elizpean egin zen eta abenduan ezik, zemendiaren 1ean, Domu Santu egunez. Elizpean merkatua izaten zen larunbata goizetan eta lehenengo urte haretan ere goizez ohiko merkatu egin zen. Arratsalderako, bizpahiru orduko lanen ondoren, prest zegoen liburuen eta diskoen azoka. 19 erakusle izan zituen hasierako Azokak.
Oroimeneko Portuan?
1974. urtera arte Andra Mariko elizpean egin zen urtez urte Azoka. Baina urtebeteko etena izan zen. 1967an ez zen Azokarik egin, Andra Mari elizan konpontze-lanak egin zirelako eta baldintza egokietan ezin zitekeelako ezer antolatu.
IX Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka merkatu plazan egin zen. Aurreko edizioen azokak hartutako ohiartzuna ez zen sasoiko gobernadore zibilaren gustokoa. Horregaitik aitzaki bila, erlijio arrazoiak aipatu eta Andra mariko elizpean egitea galerazi zuen. Merkatu plazan egitea izan zen irtenbidea.
Eta modu horretan merkatu plazan egin zituen urterik gehienak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak, 1974tik 1996. urtera arte. Denbora tarte horretan, Gerediaga Elkarteak hiru urtez jarraian Euskarazko Liburu eta Disko Azoka antolatu zuen. 1986etik 1988enera izan zen. Baina saiakera horrek ez zuen izan antolatzaileek espero zuten erantzuna eta ez zen gehiago egin.

Auten salgai zeuden nobedade eta berrargitaratutako liburuak

Bestetik, hasierako edizioak Domu Santu eguneko jai eguna aprobetxatuta antolatu arren, 1980. urtetik abenduko lehen jai egunak aprobetxatuta egin dira.
Durango apurka-apurka liburu eta diskoez harago, euskal kultur eragileen topagune bihurtu da. Merkatu plazaren lau hormak txiki geratu eta Durango herriko orube askotan karpa zuriak ere ipini behar izan dira bisitariei lekua egiteko.
Urtero Durango etortzen zen jendeari esker 2003. urtetik Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak behin betiko kokapen duina du Landako Erakustazokan."

Atzo arratsaldeko Azokaren irudia




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...