Páginas

2 de diciembre de 2011

TASIOren Euskal Herriaren historia nafarra

Javier Etayo, TASIO

‘Ikusezinak gatxik’ edo hobeki ‘semos invisibles’ botako luke, nafarra balitz, Ivák asmatutako pertsonaia baldar Maki Navajak. Izan ere, herrialde konkistatuen berezitasun txundigarri bat desagertzeko duten gaitasuna da. Euskal Herria ez da existitzen, diosku mantra espainolak behin eta berriz. Ez zen inoiz izan. Nafarroa uzkurtzen ari da eta bere garaian izan zena baino askoz txikiagoa da. Horrela jarraituz gero itzal ikusezin bat besterik ez da izango sanferminen jatorria azaltzen duen turismo-liburuxka batean.
Zelai edo eraikinen batean aztarna arkeologikorik agertzen bada, gaian aditua den norbaitek berehala esango du horiek bisigodoen arrastoak, erromatarrenak, musulmanenak edo Martekoak direla. Dena da zilegi, baskoiak direla izan ezik.

TASIOk eginiko liburuaren irudia
Atzo eguerdian aukezpen oficiala eman zioten Abarzuza liburu dendan TASIOk eta Nabarraldek argitaratu duten "Euskal Herriaren Historia Nafarra" liburuari. Luis Etayo, "Tasio", marrazkilariak irudiez osatutako bildumak gai honi buruzko irakurketa berezia egiten digu gure historiaren pasarteak modu umoretsu, askotan mikatza, beti zorrotzean, aurkeztuz. Humore puntu horrek gure iragana naturaltasunez behatzen laguntzen digu, beti ere marrazkilari nafarrak erabili duen errespetu eta maitasunarekin. “Liburu hau gure historiarekiko jakin-nahia pizten lagunduko duten 99 pilulez osatua dago”, esan du GARAko kolaboratzaileak.
Baskoiak existitu ginela, historian izan ginela, frogatzeko, Tasiok irudi eder batzuk eskaini dizkigu.

Tasio Agerre Nabarraldeko lehendakaria, Javier Etayo "Tasio" eta Angel Rekalde, Nabarraldeko zuzendaria

Komikia 18 eurotan dago salgai Nabarralden.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...